Gaur egun teknologia hitza entzuten dugunean gure burura gaur egungo gailu elektronikoak, interneta etab, etortzen zaizkigu burura, baina noiz sortu zen benetan teknologia? 

Honen jatorria ezagutzeko Historiaurrea joatea beharrezkoa da, orain dela 2.8 milioi urtetara bereziki, lehen gizakiek armak eta herramientak egiten hasi zirenean. 

Geroztik aparatu mordo bat sortu dituzte, gizakiarentzat gero eta lagungarriagoak, baina, etorkizunean zein motatakokoak aurkituko ditugu? Zer izango da gauzak egiten lagunduko digun hori? Oraindik zaila da esateko, baina aurrerapen batzuk badaude


 - Zulatu gabeko pneumatikoak:
automilgintzako teknologiaren asmoak segurtasuna, erosotasuna eta erabilgarritasuna lortzeko helburuekin aurrera egiten du, eta horregatik 2024rako pintxatuko ez diren pneumatikoak sortuko dira, gehiago iraungo dituztenak eta gainera ez dute presioaren kontrolik beharko. 

 - Auto elektrikoak 6 minututan kargatzea: orain arte auto elektrikoak zituzten desabantaila bat, autonomia gutxi zeukatela eta kargatzeko denbora asko behar zuela, baina hori aldatuko egingo da. Ingalaterrako enpresa batek sortu du eta laster komerzializatuko dutela adierazi dute. 

 - Sukaldari eta zerbitzari robotikoak: hauek jadanik erabiltzen hasi dira jatetxeetan, baina gero eta perfekzionatuak egiten dituzte. Espainian, Valentzian bereziki, badago jatetxe bat non zerbitzari hauek dauden, bezeroei gozotasunez adierazten direnak. 

 - Lentilla teknologikoak: Samsung markak sortutako lentilla 
batzuk dira, hauek kamara bat daukate txertatuta eta honen bitartez lentillak eta smartphone-aren artean informazioa konpartitu ahalko da, adibidez, lagungarria izago zen GPS-a erabiltzeko orduan edota bideoak eta argazkiak ikusterakoan. 
Komunitateak egiaztatu duela adierazten duen ikonoa

Iruzkinak